XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa zoratu duan kirol berri bat Orienteering

ldazki au egin duan Bruce Tulloh, oraindik oraiñ zaar-saritutako atleta aundi bat da.

Artean ez ezaguna zalarik, Amateur Athletic Associationen iru millatan txapeldun irten zan 1959 urtean.

Europako 5.000 metroko laisterketa irabazi zuan 1962`ean.

Inglaterrak sei millatan daukan marka, egin zuan 1966`ean.

Gaur Biologia edo bizi-jakintza erakusten du Berkshire`ko ikastetxe batean.

Londres`ko Wm. Heinemann argitara etxeak Bruce Tulloh`en aurreneko liburua, Tulloh on Running, azaldu berria du.

Denbora daukanean, atletak ezitzen ibiltzen da ta orienteering egiten.

Inglaterra`ko ego aldeko Surrey basoetan, igande goizak oso bizi egoten dira.

Aiñ jolas zale dan ugarte ontan, kirol berri bat sortu da, ta nere iritzian inglesen jolas zaletasuna asko ikutuko du.

Kirol au orienteering jolasa da.

Gaur orienteering jolas ontan ibiltzen diranak, orain urte bete etzuten pentsatuko ortarako beiñere gauza izango ziranik.

Gaur ordea, marratu gabeko landatan barrena laisterkatzen dira bi ordu bitartean atsegiñ aundiarekin.

Kirol berri onek daukan gaitzik txarrena ain zuzen bere izena da.

Eskandinabia`tik dator izen au.

Ta ingles geienentzat ez du ezer esan nai.

Zer da joku ori?, galdetzen dute.

Orduan batek erantzuten diete esanaz, rallye edo bide batean berebillik gabe laisterka egitea bezelatsu dala, edo ta marratu gabeko landan barrena atxintxika egitea, baiñan alaz ta guztiz erabat bietako ezer ez dala.

Ta azkenean, galdetzen duana leenago baiño naastuago gelditzen da, ta orduan, joku klase berri ori bear bezela ulertzeko, bera jokatzea ta egitea bezelakorik ez dala, esaten zaio.

Asieratik zalantzan

Ez da arritzekoa asi berriak joku au naaspilla aundi bat bezela ikustea aurrenetik.

Arau izkutu batzuk ematen zaizkio asieratik; B3533-era irixtean, ego-sortaldera biratu zaitez, eta ezaugarriak billatu itzatzu.

Kontrol edo ardura tokirako, maparen aipamena...